Baserrigintza
Arratiako bailaran gaude, eta bi hamarkada luzeko eskarmentua dugu. Denbora honetan guztian, Eraikuntzaren sektorean bakarrik jardun dugu. Gure jarduera nagusia landa-estiloko etxeak birgaitzea eta eraikitzea da, betiere horrek berekin dakartzan xehetasun guztiak ahalik eta gehiena errespetatuta.
Prestakuntza handiko hamabost lagunek osatzen dute gure lantaldea. Halaber, lan bakoitzari begirako berariazko makineria baliatzen dugu, eta arkitektura-estudio batekin aritzen gara elkarlanean: batetik, proiektuak, zuzendaritza-lanak eta obra-jarraipenak egiteko, eta, bestetik, bezeroaren behar guztiei erantzuteko.