Eraberritze- eta birgaikuntza-lanak egiten ditugu, eraikinaren jatorrizko estiloari eutsita. Bi hamarkada luzeko eskarmentua dugu gure lanaren berme.

Baserriak eta Euskal Ondarearen baitako eraikuntzak birgaitzen adituak gara. Jo guregana, inolako konpromisorik gabe.

Baserrigintza

Arratiako bailaran gaude, eta bi hamarkada luzeko eskarmentua dugu. Denbora honetan guztian, Eraikuntzaren sektorean bakarrik jardun dugu. Gure jarduera nagusia landa-estiloko etxeak birgaitzea eta eraikitzea da, betiere horrek berekin dakartzan xehetasun guztiak ahalik eta gehiena errespetatuta.

Prestakuntza handiko hamabost lagunek osatzen dute gure lantaldea. Halaber, lan bakoitzari begirako berariazko makineria baliatzen dugu, eta arkitektura-estudio batekin aritzen gara elkarlanean: batetik, proiektuak, zuzendaritza-lanak eta obra-jarraipenak egiteko, eta, bestetik, bezeroaren behar guztiei erantzuteko.

ZerbitzuakZerbitzuak

Zerbitzuak

Gure zerbitzu orokorrei dagokienez, eraberritze- eta birgaikuntza-lanak egiten ditugu, eraikinaren jatorrizko estiloa aintzat hartuta, bai eta eraikuntza-lanak ere, oro har, edozein etxebizitza-bloke, txalet eta eraikin atxiki eraikitzen baitugu.

Euskal Ondarearen birgaikuntza-zerbitzuak bereizten gaitu.

Baserriak

Eraikuntza berriko landetxeetan nabarmentzen gara.

Ikus adibideak

Eraikuntza, oro har

Etxebizitza-bloke, txalet eta erakin atxiki mota oro eraikitzen dugu.

Ikus adibideak

Euskal Ondarearen birgaikuntza

Euskal Ondarearen mantentzean eta birgaikuntzan jarduten dugu.

Ikus adibideak

Eraberritze – eta birgaikuntza – lanak

Gure zerbitzu nagusiak eraberritze- eta birgaikuntza-lanak dira, betiere eraikuntzaren jatorrizko estiloari eutsita.

Ikus adibideak

Baserriak

Egiraun – Dima

Zabalaurre

Murueta

Elexalde- Igorre

Izurtza

Eraikuntza, oro har

Areatza

Zabalaurre

Euskal Ondarearen birgaikuntza

Mudejar eraikinaren birgaikuntza Areatzan

Arco – Areatza

Eraberritze-eta birgaikuntza-lanak

SUÑA

Zeberio-Arkulanda

Berriz

Ellakoa

Hiru baserriren birgaikuntza Oba-Bekoa auzoan, Diman

3 eraikin. 2 birgaituta, bestea eraikuntza berrikoa. Oba-Bekoa, Dima. Egikaritze-epea: 2 urte.

Eraikuntza berriko etxebizitza Errekalden, Lemoan,
eta baserri baten birgaikuntza Arteta auzoan, Usansolon.

Egikaritze-epea: 10 hilabete.

Harremanetarako

Gure egoitza hemen dago: Igorreko Ind. 2E. 48140 Igorre, Arratiako Harana, Bizkaia.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara.

 sunaeraiketak@gmail.com

Telefono-zenbakiak: 946736829 eta 652774052
Fax-zenbakia: 946736829